lanz.jpg
LANTZEKO IHAUTERIAK

Zalantzarik gabe hauek dira mugaz kanpo gehien ezagutzen direnak. Honek duen indar estetiko eta dinamismoak herri inauterietako sinbolo bihurtu da. Orain gutxira arte kanpotarrek apenas zekiten deus. Klandestinitateak eta frankismoak ekarritako debekuak eragina izan zuten. Gogoraezinezko garaietatik Kinkuagesimako igandearen ondorengo igandean egin dira. Lantz, Anue bailaran kokaturiko herri txiki bat da. Iruñeatik 25 kilometrora dago. Garai batean inguruan bidelapur anitz zirelako ospetsua.
Hemengo pertsonaiak hauek dira: Miel-Otxin, Ziripot, Txatxoak, Zaldiko eta Perretzaileak. Aitzinean emakume jantzia (meza jantzi txuriak) zeramaten bi gaztek parte hartzen zuten.
idelapurraren senitartekoak zirela itxura eginez, heriotza zigorrean laguntzen zuten. Alde batetik, batzuek Miel-Otxin konfesatzen zuten. Bertze batzuk, dama jantziekin pasioa irakurtzen zioten. Hauek bukatu bezain fite Txatxoak eta Damak negarrez hasten ziren. Funtzioaren alde hau, ziurrenik jendartearen eta erlijioaren eraginez, desagertu zen.
KALEJIRA
Astelehenean goizeko 12etan hasten da. Oihuka eta uluka ostatutik ateratzen dira. Zaldiko amorru biziz behin eta berriro Ziripoten kontra jotzen du, Ziripot lurrera botaz. Bien bitartean Txatxoak dantzatzen, zirikatzen eta Ziripotei altxatzen laguntzen arituko dira. Perretzaileak Zaldikoren atzetik joanen dira baina ez dute harrapatzea lortuko. Kalejira Rekalde Etxera iristen denean (hemen ingudea eta sua prest daude) Zaldikori perrak jartzea lortuko dute. Honetan Txatxoek lagunduko diotelarik Perretzaileari. Ondoren Kalejirako partaideak bazkaltzera joanen dira.
Ekitaldi hau hurrengo egunean errepikatuko dute. Baina egun honetan arratsaldez segida izanen du. Arratsaldean Zaldiko eta Ziripot ez dira ateratzen. Miel-Otxin epaitzen dute eta bi tiroz hil. Ondoren Txatxoek eta haurrek zatikatu eta su ematen diote. Orduan erritual dantza bati hasiera ematen diote, Lantzeko Zortzikoa. Honen musika XVIII. mendekoa-edo da. Gaueko ordu txikiak arte parrandan arituko dira ondoren.
SINBOLOGIA
Honen inguruko sinbologia argitzea zaila da. Ikertzaileek (Julio Caro Baroja, Bernardo Estornes Lasa, Barandiaran...) ordea errangura zahar eta aintzinakoa duela diote. Honek ez du erromatarrengandik jasotako ihauteriekin harremanik. Garaietako gauek sorturiko bertako sineskeria magiko eta zaharrak dira. Hala ere gaizkiaren irudikapen Miel-Otxin pertsonaian aurki dezakegu, edota suaren ezaugarri garbitzailea. Bernardo Estornes Lasak egindako teoria oso interesgarria da. Berak dio zaharrenak diren pertsonaiak (Miel-Otxin, Ziripot eta Zaldiko) kalejiran erasoak jasaten dituztela. Hau kultura berri batek zaharrago bati eginiko erasoa sinbolizatzen ahal du. Agian nekazari eta asentatutakoa, artzain, basati, libre eta fedegabea.