Testu hauek erabiliko ditugu gure lehenengo wikia egiteko. Ahari kultur taldeko orrialdetik aterata daude.

EUSKAL HERRIKO IHAUTERIAK

Euskal Herriak hain berandu eta era motelean izandako kristautasunak izugarrizko desberdintasunak sorrarazten ditu euskal folklorean, gaur egun irauten dutenak.
ihauteriak.jpg
Esan dezakegu kristautasun aintzineko eta gibeleko ohiturez, mitoz eta leiendaz, hots, elkarrekin iraun egin duten bi folklorez desberdinez. Egun Euskalerriak dituen zenbait ohitura jentilen garaikoak edota kristautasun garaikoak diren ziur ezin baitugu esan.

Dena den, Kristo aurreko euskaldunak, Jentilak zirenak, mendialdean bizi ziren artzain eta ehiztariak eta horren lekuko dugu euskal kulturaren ardatz nagusia.
Urteen poderioz haien hizkuntzak eta kulturak atzerritik jasotako aldaketak izaten ditu, hala eta guztiz ere, kulturak, ohiturak eta folkloreak bertakoa izaten jarraitzen dute. Hori guzti horren lekukoa euskal ihauteriak dira, gurasoek seme-alabei kontatutako ohiturak gaur egun arte iritsi direnak.

Horrexegatik Iruñean kokaturik dagoen Donibane Auzoan, 1977. urtetik aurrera, mendetan galtzen den ohitura hau berrezkuratzeari ekin diogu ihauterietako pertsonaiak berrezkuratzen eta otsaileko bigarren asteburuan auzoko ihauteria ospatzen.